Ikastolek Satrustegiri aitortza

Guaixe 2015ko abe. 17a, 12:11
Jose Mari Satrustegi. Argazkia: Euskonews.

Herrialdeko lehen ikastolaren 50. urteurrena ospatzen ari da Nafarroako Ikastolen Elkartea (NIE). Hori dela eta, Nafarroako Ikastolen sorreran ezinbesteko erreferente izan ziren lau laguni NIEk saria emanen die gaur, 19:00etan, Iruñean. Jorge Cortes-Izal, Jesus Atxa eta Carlos Garaikoetxearekin batera saria jasoko dutenak Jose Mari Satrustegi arbazuarraren senideak izanen dira.