Olentzero joan zaigu, mendira lanera…

Guaixe 2015ko abe. 24a, 13:46

Gaur, ostegunean, Sakanako makina bat herri bisitatuko ditu ikazkinak

Basoa eta txondorraren epela utzita, ikazkinak herrietako bidea hartu zuen eta gaur, Gabon bezperan, gure herrietara iritsiko da. Olentzerok emakina bat hitzordu ditu Sakanan. Harrera horietarako kantu entseguak eta prestakuntzak ilusio guztiarekin prestatu dira, eta txikienak, bereziki, ikazkinak ekarriko dituen oparien zain daude, irrikitan.

Gaur goizean pazkuan amores eskean ariko dira haurrak Uharte Arakilen eta Etxarri Aranatzen. Goizez, kantu-eskean ere hainbat herritan ariko dira, esaterako, Altsasun eta Ziordian.

Lana aurreratu zuen ikazkinak larunbatean Etxeberri bisitatuz eta igandean Zuhatzura joanez. Bestalde, Lamiatutur Olaztin egon zen igandean, Olentzeroren etorrera iragarriz. Iñigo Aritza ikastolakoak postontziaren bila ibili ziren Urrizti, Sarabe eta inguruko paraje ederretan igandean, eta urrutitik Olentzero eta Mari Domingi ikusi zituzten. Eta MariDomingi igandean Lizarragan izan zen, gaur Olentzeroren etorriko dela iragartzeko.
Gaur arratsalde gau partean, lan ugari izango du ikazkin maiteak, baina harrera beroa egingo diote herri guztietan. “Horra, horra, gure Olentzero, pipa hortzetan duela eserita dago…”

Hitzorduak
Herria                Ordua        Harrera tokia
Irurtzun             18:30         Plazaolako zubia.        
Etxarren             16:30        Eliza.
Satrustegi-Hiriberri    17:30        Satrustegiko elkartean txokolatada.
                                18:30        Olentzero Satrustegin.
                                19:30        Olentzero Hiriberrira eta merienda.
Ihabar                      18:30     Autobia azpiko zubia.
Irañeta                     18:00        Autobus geltokia.
Uharte Arakil            18:00        Itxesin, Beriaingo bidea hasiera.
Arruazu                   19:30        Ubeldeko zubia.
Lakuntza                 18:00        Trenbide azpiko zubia.
Arbizu                    18:30        Plaza.
Unanu                    18:00        San Donato bidetik.
Dorrao                    18:30        Goitiko ur biltegia.
Lizarraga                18:00        Menditik.
Etxarri Aranatz       17:00     Aldapasoro auzoa.
Bakaiku                 17:30        Elkartean txokolate jatea. Mari Domingi ere etorriko da.
                            18:30        Zulanpe.
Iturmendi             19:00        Estafeta kalea, Bakaiku aldetik.
Urdiain                 18:00        Portuko kalen.
Altsasu                 11:30        Plazan, Mari Domingi gaiteroekin. Ondoren, Zumalakarregira, fanfarre, txistulari eta eskolaniakoekin.
                           17:45        Olentzero eta Mari Domingi San Juan baselizara iritsiko dira. Ondoren ibilbidea, Zumalakarregin, miura banaketa, txondorra eta askaria eta gero Foru plazara. Txalaparta, dantzariak, abesbatza…
Olatzagutia            18:30         Belen iturria.
Ziordia                  18:00        Altzaniako bidea.