BeleixeGuaixe txartelak bi egonaldi oparitu ditu

Guaixe 2015ko abe. 24a, 09:07
Txartelak abantailak eskaintzen ditu 85 bat establezimendutan urte guztian.

Eguberri aurreko erosketak Sakanan eta BeleixeGuaixe txartelarekin egin dutenek azken hiru asteetan zozketa batean parte hartzeko aukera zuten. Horretarako fitxa batean erosketa egindako establezimenduetako hiru zigilu jaso behar zien. Hala egin du Mª Cruz Mundiñano altsasuarrak eta Nekaturrek, Euskadiko nekazal turismo elkarteak, emandako bi lagunendako 2 gaueko egonaldia irabazi du. Floren Beraza irintarrak, berriz, Artazako kanpinean 2 lagunendako gaua txabola batean pasatzeko aukera eta Finlandia saioa eskuratu ditu.

BeleixeGuaixe txartelak Sakanako 85 bat establezimenduetan urte guztian abantailak eskaintzen ditu. Haren bidez ibarrean erosketak egitea sustatu nahi da eta, horrekin, dendak eta beste establezimenduak zabalik segitzea lagundu nahi da. Horrela, herriek bizia baitute. Txartela eskuratu nahi dutenek 948 564 275 telefonora hots egin edo www.guaixe.eus web orrian sartu daitezke. Urteko 50 euroko ekarpenaren truke txartelaren abantaila guztiak izanen dituzte eta, gainera, Guaixe astekaria etxean jasoko dute.