Benjaminendako I. Gabonetako Torneoa antolatu du SDA-k

Guaixe 2015ko abe. 24a, 10:13

Abenduaren 26an jokatuko da, ostiralarekin, 15:00etan hasita

Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA) I. Gabonetako Areto Futbol Torneoa antolatu du Altsasun. Horretarako Nafarroako Gobernuaren, Altsasuko Udalaren eta hainbat babesleren laguntza izan du. Areto futboleko torneoan benjamin mailako neska-mutikoek hartu ahal dute parte, 8 urtekoek.

6 talde
Torneoan benjamin mailako 6 areto futbol taldek parte hartuko dute: Lakuntzako Lagun Arteak, SD Alsasua-Seguros Sayasek, Urdiain Kirol Elkarteak, S.D. Alsasua-Arquitectura Floresek, Olazitko Sutegi Kirol Elkarteak eta S.D. Salvatierrak. Ostiralean jokatuko da Torneoa, 15:00etatik aurrera Zelandi Kiroldegian.