Afina elkartearen informazio jardunaldiak

Guaixe 2016ko urt. 21a, 08:06
Irurtzungo osasun etxera sartzen.

Afinak, fibromialgia, neke-kronikoaren sindromea eta sentsibilitate kimiko anizkoitzaren elkarteak, Sakanan informazio jardunaldiak antolatu ditu. Elkarteak saio horiekin bizi kalitatea hobetzeko informazioa zabaldu nahi du. Sakanako hiru eskualde buruetako osasun etxeetan izanen dira saioak. Aurrena, gaur, 9:30etik 14:00etara Irurtzungo osasun etxean. Asteartean Etxarri Aranazkoan eta ostegunean Altsasukoan. Beti ordutegi berean.