Sakanako Mankomunitateko presidentea Aitor Karasatorre Muguruza eta Uharte Arakilgo alkate Ainara Aiestaran Ijurko Gongorako hiri hondakinen tratamendu zentroan izan ziren asteazkenean. Iruñerriko hondakinak kudeatzen diren gunea ezagutu eta bi mankomunitateen artean zenbait arlotan elkarlan proposamenak aztertzeko bilera egin zuten bi erakundeetako arduradunek.
Iruñerriko Mankomunitatea da Nafarroako Hondakinen Partzuergoan ez dagoen mankomunitate bakarra. Gainontzeko guztiak Partzuergoan daudenez, erakunde horren bidez Mank-ek besteekin harremanak ditu.