Baditugu txapeldunak

Guaixe 2016ko urt. 26a, 09:19

Sakanako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren larunbatean Olaztin eta Lakuntzan, 11 final guztira

Sakanako pilota klubek antolatutako Sakanako Pilota Txapelketako finalak larunbatean jokatu ziren, goizean Olaztin, eta arratsaldean festa giroan murgilduta zegoen Lakuntzan. Giro ederra izan zen bi herrietan jokatutako partidetan eta Lakuntzako finalak jokatu ondoren sari ematea egin zen, Behar Zana pilotalekua beteta zegoela. Ama lakuntzarra duen Jon Ander Albisu pilotaria egon zen sari ematean, etorkizuneko pilotarien gozamenerako.

Aipatu txapelketan ondoko klubetako pilotariak lehiatu dira: Lakuntza pilota elkartea, Altsasuko Pilotajauku taldea, Etxarri Aranazko Gure Pilota Elkartea, Arbizuko Aldabide taldea eta Olaztiko Sutegi taldea. Txikien mailatik hasita gazteen mailara bitartean, guztira 11 kategorietan jokatu da txapelketa. Sakanako Pilota Txapelketa bereziki txikienei txapelketetan parte hartzea ahalbideratzeko sortu zen, eta helburua lortu du, astebururo-astebururo Sakanako frontoietan barna pilota partidak jokatzen aritu baitira Sakanako pilota eskoletan trebatzen diren gaztetxoak. Guztira 11 final jokatu ziren larunbatean eta maila ederreko partidak eskaini zituzten gure pilotariek.

Sakanako Pilota Txapelketako finalak
Olaztin:
Txikiak: Ganzarain-Flores (Aldabide) 11 / Miguel-Izagirre (Aldabide) 18
Umeak 2: Mitxelena-Amillano (Pilotajauku) 18 / Razkin-Lier (Gure Pilota) 11
Kimuak 2: Lezea-Agudelo (Pilotajauku) 18 / Urbe-Mentxaka (Aldabide-Sutegi) 8
Haurrak 1: Goikoetxea-Gorrotxategi (Aldabide) 13 / Lopez de Zubiria-Lizarraga (Gure Pilota) 18
Kadeteak 2: Lima-Mentxaka (Aldabide-Sutegi) 17 / Araña-Senar (Gure Pilota) 22
Nagusiak: Jokin-Julen (Sutegi) 22 / Galartza-Arana (Pilotajauku) 9
Lakuntzan:
Umeak 1: Amado-Leiza (Aldabide) 18 / Mikel-Eneko (Sutegi) 8
Kimuak 1: Erdozia-Flores (Aldabide) 18 / Imaz-Garmendia (Aldabide) 16
Haurrak 2: Arraiza-Elizondo (Lakuntza) 15/ Imaz-Lizarraga (Pilotajauku) 18
Kadeteak 1: Olaetxea-Petriati (Aldabide) 22 / Otxoa-Ganboa (Gure Pilota) 13
Gazteak: Nazabal-Goikoetxea (Aldabide) 9 / Ramirez-Arbizu (Pilotajauku) 22