Argi mozketak ekarri dituen matxura

Guaixe 2016ko ots. 29a, 15:35

Nafarroako Autopistatik gertu zegoenez, hainbat orduz itxita egon zen.

Larunbat arratsaldean Arakilen hiruzpalau orduko argi mozketak izan ziren. Izurdiagan, Nafarroako Autopista ondoan dagoen goi tentsioko argindar dorre baten goiko partean matxura izan zen. Dorrearen goiko punta okertu egin zen eta horrek eragin zituen mozketak. Dorreari garabia baten laguntzaz eutsi diote.Iberdrolako langileak dorrea finkatzeko lanean ari dira. Horrek ere, minutu gutxitako mozketak sortu ditu.

 Autopista ondoan egotean eta hara erortzeko aukera zegoenez, igande goizaldetik 15:00ak arte autopistako Iruñerako norabidea itxita egon zen. Igandez geroztik errail bat dago zabalik eta horrek trafiko erretentzioak sortu ditu.