Axiori buruzko dokumentala, garagarrilerako

Guaixe 2016ko mar. 11a, 09:50
Dokumentalaren grabazioko une bat. Argazkia: Axioren lagunak.

Axioren Lagunak ekimenak jakinarazi du Jose Ignazio Flores zenari buruzko dokumentala garagarrilerako prest izanen dela. Hura mustutzeko ekitaldi xumea egin nahi dute, baina horren berri aurrerago emanen dute. Axioren Lagunek joan den urteko ilbeltzaren 17an zuen Floresi buruzko dokumentala egiteko asmoa. 2015ean bertan mustu nahi zuten dokumentala, baina ezin izan zen. Ekimenetik azaldu dutenez, filma “editatzerakoan izan ditugun hainbat arazo direla eta dokumentala atzeratu egin da. Dena den, atzerapena baino ez da izan. Izan ere, egitasmoak aurrera jarraitzen du. Dagoeneko grabazio guztiak eginak daude, eta muntaketa lanetan dago egun dokumentala”.

Horrekin batera, filma finantzazeko crowdfunding kanpaina abiatu zuten. 2.500 euro jaso nahi zituzten eta 2.760rekin itxi zuten kanpaina. Diru ekarpena egin zutenei eta dokumentala gauzatzen lagundu duten guztiei ekimenetik eskerrak eman dizkiete.

Erlazionatuak