Kritika taldea sortzeko deia

Guaixe 2016ko mar. 11a, 12:17

Testuen eta ikus-entzunezkoen inguruan euskaraz hitz egiteko taldea sortu nahi dute. Interesa dutenek astelehenean, 20:00etan, Irurtzungo kultur etxeko goiko gelan dute hitzordua.

 

Arakildar eta irurtzundar euskaldunak irakurri, ikusi eta entzuten duen kritika taldean parte hartzera gonbidatu dituzte. “Edozein hizkuntzatan prentsa, aldizkari eta liburuetan irakurtzen dugunaz; pelikula, dokumental eta antzerkia ikusi eta haien inguruan hizketatzeko elkartuko gara”. Taldearen sustatzaileek bi helburu jarri dizkiote ekimenari: “ongi pasatzea eta norberaren iritzia partekatzea”. Eta euskaraz. Astelehenerako jarri dute hitzordua eta orduan emanen diote forma egitasmoari. Harremanetarako 618 096 294 telefonora (Pello) hots egin daiteke.