Etxarrik San Jorgeri irabazi zion eta Lagun Arteak eta Urroztarrak berdindu zuten

Guaixe 2016ko mar. 21a, 15:37

Lagun Arteak ezin izan zion Urroztarrari irabazi eta puntu banaketarekin despeditu zen partida.

Preferente maila. 25. jardunaldia. San Jorge 1 – Etxarri 4 / Lagun Artea 1 – Urroztarra 1

Iruñean jokatutako partidan San Jorgeri 1 eta 4 irabazi zion Etxarri Aranatzek. Hasieran bi taldeak parez pare ibili ziren, baina denbora gutxi behar izan zuen Etxarrik markagailuan aurreratzeko. Xabatek penaltiz gola sartu zuen eta Unaik beste gol bat sartu zuen atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian San Jorge partidan sartzen saiatu zen baina Etxarrik ongi defendatu zuen eta berehala jokoa dominatzen hasi zen. Xabatek eta Xabik bi gol sartu zituzten eta bukaeran partidako gol bakarra sartzea lortu zuen San Jorgek. Garaipen ederrarekin itzuli ziren etxarriarrak.

Igandean Lakuntzan jokatutako lehian Lagun Arteak ezin izan zituen jokoan zeuden 3 puntuak lortu. Lagun Artearen eta Urroztarraren arteko partida lehiatua izan zen. Urroztarra aurreratu zen, Gorkak sartutako gol bati esker. Arbitroak Urroztarraren gol bat baliogabetu zuen. Nolanahi ere, Lagun Arteak egoerari buelta eman zion eta Mikelek berdintzea lortu zuen. Bigarren zatian mugimendu gehiago egon zen zelaian eta bi taldeek aukera politak izan zituzten, baina ez zen gol gehiagorik egon.

Sailkapen orokorrean Gares da preferente mailako liderra (51 puntu). Etxarri Aranatzek laugarren postuan jarraitzen du (43 puntu) eta Lagun Artea seigarrena da (38 puntu). Hurrengo jardunaldian Etxarri Aranatz eta Lagun Artearen kontrako derbya jokatuko da.