Aplikazioen munduan nabigatzen V: Mugikor txinatarrak

Iosu Lizarraga 2016ko api. 8a, 08:00

Kaixo irakurle maiteak; gaurkoan zerbait ezberdina ekartzea iruditu zait. Azkenaldi honetan mugikor berri bat erosteko jende pila galdezka datorkit. Nik, mundu honetan aditu bat naizenez, txinatar mundua gomendatzen dut beti.

Txinatik datozen mugikorren salmenta egunero handiagotzen ari da. Egia esan, hemengoekin alderatuz, prezio askoz murriztuagoak dituzte eta hori oso erakargarria da gure poltsikoendako.
Txinatik erosteko denda elektroniko asko agertu dira azkenaldi honetan. Honen abantailak eta desabantailak ikusiko ditugu. Normalean mugikor txinatarrak munduan barna saltzen ez direnez, denda bitartekariei heldu beharko diegu erosketa egiteko. Gomendagarria da dendarekin kontaktuan jartzea, mugikorra “stock”-ean dagoen ala ez jakiteko, askotan web orriak dataz kanpo baitaude.

Hemen duzue denda fidagarri eta gomendagarrien zerrenda bat: Pandawill, Igogo,  Android sale, Aliexpress, Ibuygou, Fulcrumall eta FastCardTech.

Bidaltzeko metodo eraginkor eta seguruena, arazorik gabe ailegatzeko eta aduanak
gainditzeko, posta arruntez bidaltzea da. Honen eragozpen bakarra denbora da, normalean hilabete bat inguru irauten baitu. Mezularitza zerbitzu espezializatuak aukeratzen badituzu, zortzi egun inguruan zure mugikorra izango duzu zure eskuetan, baino aduanekin arazoak izan ahal dituzu.
Aduanak nola gainditu? Normalean funtzionatzen duten bi aukera: paketea opari bat bezala bilduta bidali, edo 60€ baino gutxiagoko faktura faltsua bidali –nire kasuan, 300€ko mugikor batean, 34,86€ko “konponketa elektroniko” baten faktura bidali zidaten–.

Esan beharrekoa da, baita ere, eragozpen handienetariko bat, normalean bakarrik urte bateko garantia duzula dela. Gainera konponketa egiteko, Txinara bueltan bidali beharko duzu, bidalketa gastuak zure kargu. Azkenean, bidalketa, konponketa eta bueltarekin, bizpahiru hilabete inguru pasatzea normala da.
Bestalde, gutxitan baino gertatu den gauza bat aipatzekoa da: mugikor faltsifikatuak bidaltzea, txinatarrak klonazioan adituak dira eta (Xiaomi M2 faltsuen kasu famatua izan zen duela bi urte inguru).

Bukatzeko, mugikor txinatar bat erosteko faktore garrantzitsuena, kalitate/prezio harremana da. Harreman hau zaintzen duten marka txinatarren lista bat utziko dizuet, hoberenetik hasita: Xiaomi, OnePlus, Oppo eta Meizu.

Mugikorrez aldatzea pentsatuta baduzue, kendu beldurra eta ausartu Txina munduan dauden aukerak erostera. Aste on bat pasa ezazue, eta hurrenera arte!