PPk gobernuari denda txikiak sustatzeko eskatu dio

Guaixe 2016ko api. 6a, 16:21

Alderdi Popularrak, mozio bidez, Nafarroako Gobernuari eskatu dio Sakanako merkatari txikiak sustatzeko. Popularrek dendariez, erakundeez eta zerikusia duten eragileez osatutako lan-mahaia osatzea proposatu dute. Bestetik, Sakanako denda txikiak sustatzeko plan bat diseinatzeko eskatu dio. Hartan sektorea bulkatzeko neurriak jaso beharko liratekeela diote popularrek, esaterako: denden zerga murrizketak edo lan kostuak txikitzea.

Aldi berean, PPk Sakanan turismoa sustatzeko kanpainak eskatu ditu, “sakandarrak merkataritza txikiarendako duen garrantziaz jabetu daitezen”esan du Juan Antonio Extremerak. Sektoreareko ordezkariekin izandako bileretan merkatari txikiek duten “babes falta” sumatu dutela adierazi du Extremerak. Eta Sakanako Mankomunitateari gaiarekin “utzikeriaz” jokatzea leporatu dio, argituz horregatik jo dutela gobernura.