Asteburuan, erromeriatik erromeriara

Guaixe 2016ko mai. 13a, 08:39

Itxasperrin bihar eta Aralarren etzi.

Arakildarrak urtero Aralarko santutegira erromeria egiten dute, irurtzundarrekin batera. Aurten erromeria eguna, igandea, San Isidrorekin bat egin du. Horregatik, nekazarien eguneko ospakizunak  larunbatera aurreratu dituzte. Egiarretako Itxasperriko Santiago ermita, atzera ere, arakildarren topalekua bihurtuko da. Ibarreko hildakoen aldeko meza 12:00etan izanen da. Ohi bezala, elizkizuna eta gero ibarreko soro eta larreak bedeinkatuko dituzte. Elkartutako guztiek udalak eskainitako otamena dastatzeko aukera izanen dute.

Etzi, berriz, Irurtzundik Aralarrerako autobusa eguerdian abiatuko da. Santutegian 13:15ean izanen da meza eta despeditzean Aralarko aingerua gurtzeko aukera izanen da. Ondoren, 14:15ean, herri bazkaria izanen da. 75 bat arakildar eseriko dira mahaiaren bueltan.