Rural Kutxako Josu Zabala hirugarrena eta lehen nafarra Nafarroako Itzulian

Guaixe 2016ko mai. 30a, 15:23

Lizarteko Richard Carapazek irabazi du Nafarroako Itzulia

Ostiraletik igandera bitartean jokatu zen 55. Nafarroako Itzulia, amateur edo afizionatuen mailako lasterketa ezaguna. Tartean lehiatu zen Sakanako Rural Kutxa-Seguros RGA eta baita Jorge Azanzak zuzentzen duen Euskadi Fundazioa. Nafarroako Itzulia Lizarte taldeko Richard Carapaz ekuatoriarrak irabazi zuen (10:46:49), Telco´m Gimex taldeko Johnatan Cañaverali 10 segundo aterata. Hirugarrena Rural Kutxa talde sakandarreko Josu Zabala izan zen, denbora berean. Zabala bigarrena izan zen Muskildako baselizan despeditutako etapa nagusian, eta hor eutsi zion sailkapeneko goiko postuei. Rural Kutxako Sergio Rodriguez 10.a sailkatu zen eta Iker Azkarate 11.a. Azanzak zuzentzen duen Euskadi Fundazioko Ibai Azurmendi 12.a izan zen. Aipatzekoa da ere mendiko maillota Rural Kutxako Manuel Solarendako izan zela.

Sakandarrak
Nafarrei dagokienez, Rural Kutxako Josu Zabala izan zen lehen nafarra, bere taldekide Sergio Rodriguez bigarrena eta Euskadi Fundazioko Ibai Azurmendi hirugarrena. Laugarrena Rural Kutxako Odei Juango lakuntzarra sailkatu zen eta 12.a Telco´m Gimex taldean dabilen Pablo Villar hiriberriarra.