Sakanako Triatloi Campusa martxan

Guaixe 2016ko uzt. 7a, 12:28

Garilaren 15era bitartean triatloian trebatzen ari dira Sakanako 18 neska-mutiko

Astelehenean hasi eta garilaren 15era bitartean triatloian trebatzen ariko dira 18 neska-mutiko sakandar, Urko Berdud eta Aitor Mozo monitoreen aginduetara. Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatu du triatloi campusa, Sakana Triatloi Taldearekin eta Ataborekin batera. Goizeko 11:00etatik 13:00etara aritzen dira, Altsasuko Zelandi kirol gunean, igeriketa, txirrindularitza eta korrika uztartzen dituen kirola, triatloia, lantzen.

Garilaren 16an Sakanako Triatloi Txapelketa
Triatloi campusean teoria eta praktika uztartzen dituzte eta nahi dutenek garilaren 16an goizeko 10:00etatik aurrera Urdiainen jokatuko den XV. Sakanako Triatloi Txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. Sakanakoa Nafar Kirol Jolasetarako baliagarria den proba da eta juniorren, kadeteen, haurren, kimuen, benjaminen eta aurrebenjaminen mailatan jokatuko da. Sakanako Mankomunitateak antolatzen du, Sakanako Triatloi Taldearen, Aitziber elkartearen, Urdiaingo Udalaren eta Nafarroako Triatloi Federazioaren laguntzarekin.
Izena ematea zabalik dago www.rockthesport.com helbidean, uztailaren 14ra arte. Probaren egunean ezingo da izena eman.

Triatloiko partaideak
Leire Maiza Razkin, Oihane Lakuntza Zelaia, Hegoi Lakuntza Zelaia, Ekain Alegre Gil, Iker Mintegi Claver, Ibai Perez Aristizabal, Alain Razkin Andueza, Ainhoa Etxaiz San Roman, Pablo Senosiain Galarza, Nahia Imaz Perez, Ekain Imaz Perez, Jon Ayerbe Senar, Amets Aristizabal, Aritz Oiarbide Erdozia, Ane Iturrioz Salazar, Aratz Lizarraga Goñi, Ane Beltran Heredia Fernandez eta Joseba Beltran Heredia Fernandez.