Ezkurdia-Zabaleta Bizkaiko Binakako 5 t´erdian

Guaixe 2016ko uzt. 15a, 08:35
Atzera ere elkarrekin bikoa osatuko dute sakandarrek.

Igandean sartuko dira lehian, Altuna III.a-Barriolaren kontra

Sanferminetako feria bukatuta, Bizkaiko Binakako 5 t´erdian murgilduko dira pilotariak. Aspek eta Asegarcek hiruna biko aurkeztu dituzte aurreko urtean estreinatu eta arrakasta handia izan zuen Bizkaiko Binakako 5 t´erdirako. Aspeko bikoteak Altuna III.a-Barriola, Irribarria-Rezusta eta Ezkurdia-Zabaleta dira eta Asegarcekoak Olaizola II-Aretxabaleta, Berasaluze II.a-Untoria eta Elezkano II.a-Urrutikoetxea.

Sakandarrak igandean lanera
Torneoa igandean abiatuko da Ezkurdia-Zabaleta eta Altuna III.a-Barriola bikoen arteko lehiarekin, Barakaldon. Sanferminetako sentsazio gaziak albo batera uzteko aukera bikaina dute Ezkurdiak eta Zabaletak. Garilaren 22an Berasaluze II.ak eta Untoriak Elezkano II.a eta Urrutikoetxea izango dituzte aurkari Arrigorriagan. Barakaldoko txapeldunek Irribarria eta Rezusta izanen dituzte zain Etxebarrin, garilaren 24an, eta Olaizola II.ak eta Aretxabaletak Arrigorriagako txapeldunen kontra jokatuko dute. Finala garilaren 30ean hartuko du Bilboko Bizkaia pilotalekuak.