Astelehenean hasi zen eta ostiralean despedituko da Sakanako Mankomunitateak antolatutako futbol campuseko bigarren txanda. Peio Goikoetxea eta Iokin Lobo entrenatzaileen zuzendaritzapean, 2001etik 2003ra jaiotako 28 neska-mutil trebatzen ari dira futbolean. Jolasen bidez eta teoria eta praktika uztartuz sakontzen dute futbolean gaztetxo hauek, eta klasea despeditu baino lehen igerilekuetan freskatzeko aukera dute. Asteazkenean irteera egin zuten Anoetara, Errealako instalazioak gertutik ezagutzeko asmoz.
Aurreko astean 30 gaztetxok parte hartu zuten futbol campuseko lehen txandan. Hortaz, guztira 58 neska-mutiko trebatu dira futbolean.
Futbol campuseko 2. txandako partaideak
Oier Gastesi Serrano, Jon Aldasoro Goikoetxea, Unai Santano Marquez, Javier Diaz Zelaia, Nerea Arellano Zudaire, Angel Bergara Fresneda, Aitor Gasanz Barragan, Unai Rodriguez Ieregi, Udane Vergara Mundiñano, Jon Lopez- Goikoetxea Herrero, Julen Tejedor Palacios, Axio Imaz Asensio, Jose Luis Martin Rosa, Saioa Sayas Aznar, Maider Granizo, Unai Calvo Fuentes, Adur Kampo Flores, Unai Manero Esarte, Xabier Manero Esarte, Alex Santano Alvaro, Jon Perez Claver, Iker Ramos Alvarez, Beñat Mendez Irigoien, Haritz Goikoetxea Flores, Euken Perez Aristizabal, Beñat Aldasoro Goikoetxea, Eneko Galarza Pozueta eta Aitor Lopez Garcia.