Saskibaloi torneoan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2016ko abu. 18a, 10:01
Saskibaloi baloia. Argazkia: www.bidasoa.hitza.eus

Altsasuko Zelandi kiroldegian irailaren 3an jokatuko da. Bi maila daude: neskena eta librea.

Hiru hiruren kontrako saskibaloi torneoa hartuko du Altsasuko Zelandi kiroldegiak iraileko aurreneko larunbatean. Bi maila izanen ditu lehiaketak, batetik, neskena, eta, bestetik, librea, hau da, mutil edota neskak. Hirukoa osatu eta hilabetea bukatu baino lehen izena ematen duten taldeek 15 euro ordaindu beharko dituzte (ES1030350051170511042908). Egunean bertan izena ematea 20 eurokoa izanen da; kiroldegian eginen da eta 9:30ean itxiko da. Alipendi Araia talde antolatzaileak saritan 300 euro baino gehiago banatuko ditu. Gainera, parte-hartzaileen artean euskal saskibaloi taldeen kamiseten zozketak izanen dira.

Informazio gehiago
telefonoa: 680 385 666
e-posta: alipendibasketclub@gmail.com
Facebook: Alipendi Araia Baloncesto