Redfearn nagusi Etxarri Aranatzen

Guaixe 2016ko abu. 23a, 15:05

XXX. Iruñeko Itzuliko 2. Etapa hartu zuen Etxarrik eta Redfearn gailendu zen

Etxarri Aranazko festetan XXX. Iruñeko Itzuliko 2. etapa jokatu zen (89 km). Junior mailako 33 talde lehiatu ziren bertan, Burundako Quesos Albeniz, tartean. Txirrindulariek bi aldiz igo behar izan zuten Lizarragako Katea. Esprintean erabaki zen etapa eta HMT JLI Condor taldeko Elliot Redfearn gailendu zen.

XXX. Iruñeko Itzulia HMT JLT Condor taldeko Max Williamsonek irabazi zuen. Quesos Albenizeko Asier Etxeberria 23.a sailkatu zen, 2:49ra. Burundakoa probako hirugarren nafarra eta bigarren iruindarra izan zen.

Asier Etxeberria bigarrena Villatuertan
Bestalde, Asier Etxeberria bigarrena sailkatu zen agorrilaren 16an Villatuertan jokatutako juniorren lasterketan. Bere taldekide Xabier Maiza 16.a sailkatu zen, Daniel Izquierdo 15.a, Alex Uncilla 17.a eta Juan Riaño 18.a. Quesos Albeniz izan zen probako bigarren talde onena.