Altsasu emakumezkoen erregionalaren estreinua

Guaixe 2016ko ira. 1a, 10:25

4 eta 5 galdu dute Itaroa Huarteren kontra, Uharte Arakilen

Altsasuko emakumeen erregional mailako taldeak atzo egin zuen debuta, Uharte Arakilgo Itxesi zelaian. Lagunarteko partida jokatu zuten, Itaroa Huarte taldearen kontra. Asier Arregi eta Endika Mendinuetaren gidaritzapean bi aste daramatzate lanean Altsasu talde erregionaleko neskek. Azkenean, 4 eta 5 irabazi zion Altsasuri denbora gehiago lanean dabilen Itaroa Huartek. Altsasuko golak Ekiñe Razkinek, Irati Igoak, Ane Lizarragak eta Amets Oteiza uhartearrak sartu zituzten. “Giro ederra izan da Uharten. Jende dezente etorri da partida ikustera eta ondo pasa dugu” adierazi du Sociedad Deportiva Alsasuako kide Gorka Paskuak.

Halako lagunarteko partiden helburua emakumezkoen futbola sustatzea da. “Gure taldean Sakanako neska guztiek dute tokia eta gure ideia Sakanako herrietara emakumezkoen futbola eramatea da, neskak animatzeko” gaineratu du Paskuak.