Eskola kontzentrazioetarako 88.888 euro

Guaixe 2016ko urr. 11a, 19:37

Irurtzungo Atakondoa eskola.

Nafarroako Gobernuak eskola kontzentrazioak dituzten udalei eman beharreko diru-laguntzak onartu ditu. 36 eskoletan haien herrietakoez aparte beste herrietako ikasleak hartzen dituzte Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako aurreneko bi mailetan. Guztira 3.412 ikasle nafar dira. Duela hamarkada batzuk hainbat eskola itxi ondoren sortu ziren eskola kontzentrazioak eta haien artean 1.060.449 euro banatuko ditu gobernuak, eraikinen mantenura bideratzeko. Sakanan hiru eskola kontzentrazio daude: Irurtzunen, Etxarri Aranatzen eta Olatzagutian.

Udala Ikasleak Laguntza
Irurtzun 213 66.200
Etxarri Aranatz 69 2.1445
Olazagutia 4 1.243
Guztira: 286 88.888