Derbia Etxarrirendako

Guaixe 2016ko urr. 24a, 11:49

Preferente maila. 6. jardunaldia: Etxarri Aranatz 1 – Lagun Artea 0

Preferente mailako Sakanako derbia hartu zuen San Donato zelaiak igandean. Etxarri Aranatzek Lagun Artea talde lakuntzarrari harrera egin zion etxean. Bi herrietako zale asko bildu ziren zelaian eta giro oso ona egon zen.

Lehen zatian etxekoek dominatu zuten. Etxarrik hiru jokaldi oso argi izan zituen, baina ez zuen asmatu. Arbitroak Lagun Arteako Markel aldageletara bidali zuen, bi txartel hori erakutsi eta gero. Horrek guztiz baldintzatu zuen partida. Bigarren zatian etxarriarrak irabaztera atera ziren eta jokaldi argiak sortu zituzten, baina baloiak ez zuen sartu nahi. Lagun Arteak defentsan itxaroten zuen, kontraerasoak sortzeko helburuarekin. Partida bukatzeko 10 minutu falta zirenean Xabatek Etxarriren aldeko gola sartu zuen ezker bandatik sortutako jokaldi bat behar bezala borobildu eta gero. Etxarrik baloiaren jabetza hartu zuen, zuen abantaila defendatzeko, eta 1 eta 0 irabazita despeditu zen lehia.

Bidezarra taldea da preferente mailako lider Berria (14 puntu). Lagun Artea 6. postura jaitsi da (10 puntu) eta Etxarri Aranatz 9.a da (8 puntu). Asteburuan Lagun Arteak San Andres taldea hartuko du Zelai Berrin eta Lezkairuren kontra ariko da Etxarri Aranatz.