Hirugarrenez, Gazte Eguna

Guaixe 2016ko urr. 28a, 13:45

Bihar, 12:30etik aurrera Irurtzunen.

Irurtzun Arakilgo Gazte Asanbladak antolatuta, bueltan da Irurtzun-Arakilgo Gazte Eguna. Bi udalerrietako gazteek “ autogestioaz, sormenez eta batez ere ilusioz antolatutako eguna, duela hiru urte hasi zen hau dena eta aurrera goaz!” Egitarau “oparoa” prestatu dute, “bai egunez zein gauez gozatzeko”. Bazkaltzera, esaterako 110en bat elkartuko dira. Horregatik gonbidapena luzatu dute: “animatu eta gozatu prestatu dugun egunaz! Gazteok indartsu baikatoz!”

Egitaraua
Lastailak 28, ostirala
21:30ean Afaria, Barazki Gunean.
Ondoren Ekaia taldearen kontzertu akustikoa.

Lastailak 29, larunbata
12:30ean Txupinazoa eta trikipoteoa. Barazki Gunean frijituak, eta artisau garagardoak.
14:00etan Bazkaria, Barazki Gunean.
Ondoren, De viaje, músika eta bicicleta antzerki musikatua.
16:30ean Mus eta partxis txapelketak. Ordu erdi lehenago eman behar da izena.
18:00etan Txapela jaurtiketa.
18:30ean Aldarrikalejira elektrotxarangaz lagunduta. Herri mugimenduen kamixetak salgai eta ITBren sorpresa.
22:00etan Kontzertuak: Las Tipex, Gozategi, Zopilotes Txirriaos eta Trikizio.