Turismo Garapen Jasangarriak ezagutzeko aukera

Guaixe 2016ko aza. 25a, 10:00

Astelehenean, 15:30etik aurrera, Uharte Arakilgo Zamartze monasterioan, hainbat esperientzia ezagutzeko aukera izanen da.

Sakana 2020 Plan Estrategikoaren barruan, Sakanako Garapen Agentziak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, antolatuta, Turismo Garapen Jasangarriaren Esperientzien I. Jardunaldia antolatu du astelehenerako. Antolatzaileek beste eskualde eta herrialde batzuetan izandako turismo jasangarriaren inguruko garapen ereduak ekarriko dituzte gurera, lau turismo garapen eredu desberdin, hain zuzen.

Atsedenaldian Zamartze eta bere historia ezagutzeko aukera izanen da, eta, bukaeran, mahai ingurua eginen da. Jardunaldiak oso interesgarriak dira turismoari lotutako negozioak dituztenendako eta turismoaren gaian interesa dutenendako.

Plaza mugatuak:
Izena emateko furbitarte@sakanagaratzen.com e-postara idatzi behar da.

Egitaraua:
15:30ean: Hizlari eta partaideen harrera
16:00etan: Jardunaldiaren hasiera
16:20ean: Kaaño etxea (Arrarats)
17:00etan: Zerain turismoa (Zerain)
17:40ean: Atsedenaldia. Kafea eta Zamartzera bisita
18:20ean: Qeteo Patrimonio Cultural y Natural (Zaragoza).
19:00etan: Khuska Travel Sudamerica.
19:40ean: Mahaingurua.
20:00etan: Jardunaldiaren despedida.