Xakearekin urteroko zita Sakanan

Guaixe 2016ko abe. 8a, 09:22

XVII. Sakanako Xake Txapelketa abenduaren 10ean jokatuko da Urdiaingo herriaren etxean, 10:00etatik aurrera

Gabonen aurretik jokatzen da, urtero, Sakanako Xake Txapelketa. Aurten XVII. edizioa izango du Sakanako Mankomunitateak Zaldi Beltza Xake Taldearen eta Urdiaingo Udalaren laguntzarekin antolatzen duen txapelketak. Abenduaren 10ean, larunbatarekin, goizeko 10:00etan Urdiaingo herriaren etxean jokatuko da, eta Sakanako Xake Txapelketa izateaz gain, Nafarroako Txapelketa izango da 1.800 ELO puntutik behera.

Goizean hasiko da txapelketa eta metodologiari dagokionez, 20 minutuko 8 partidatara jokatuko da. Sariei dagokienez, helduen mailako lehen zortziek saria jasoko dute eta gaztetxoen mailan, aldiz, lehenengo hiru onenek. Aurreko urtean 16 xakelari lehiatu ziren eta irabazlea Mikel Razkin Fraile (7,5 puntu) izan zen. Koldo Flores izan zen lehen sakandarra (4,5 puntu). 16 urtez azpikoetan Unai Ruizek irabazi zuen (2 puntu).

Izena emateko
Egunean bertan, 9:30ean, Urdiaingo herriaren etxean. Prezioa: 5 euro.