Gipuzkoako Batzar Nagusiek Etzegarate eta Irun arteko errepidean kamioiei bidesariak kobratzeko foru araua onartu zuen atzo. Erabakitakoaren arabera N-1 errepidea erabiliko duten kamioiek ordaindu eginen dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaintzeko hiru eremu zehaztu ditu eta haietan jarritako arkuen azpitik pasatzen den heinean ordaindu beharko du kamioilariak. Gipuzkoar gidariek gehien egiten duten Idiazabal eta Andoain arteko errepide tartea bidesaririk gabe utzi dute.
Tartea | Km | Kamioi handiak*/€ | Kamioi txikiak*/€ |
Etzegarate-Idiazabal | 7,45 | 4,95 | 4 |
Andoain | 2,2 | 0,85 | 0,7 |
Andoain-Astigarraga | 10,39 | 4,15 | 3,4 |
Gipuzkoa zeharkatzea | 9,95 | 8,1 | |
*Kamioi handiak 12 tonatik gorakoak dira, txikiak, berriz, 3,5 eta 12 tona artekoak. |