Errekondorekin herri txikien etorkizunaz

Guaixe 2016ko abe. 17a, 09:03

Asteartean, 17:00etan, Unanuko Danok bat elkartean

Sakanako Garapen Agentziak lehen sektoreko beste eskualdeetako esperientziak ezagutzeko
Laborantza Foroa antolatu du. Foroaren laugarren saioan herri txikien etorkizuna, haien aukerak eta erronkak izanen dituzte hizketagai. Tamaina txikiko herrien garapen prozesuetan aditua den Jakoba Errekondo gonbidatu dute astearteko saiora.

Laborantza Foroaren aurreko saioetan honako esperientziak ezagutarazi dituzte: Ipar Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartearen, Idokiren, lan egiteko modua; Ximaurpila elkarteko kideek bio-ongarrien inguruko azalpenak eman zituzten eta Mugarik Gabeko Albaitariak taldeak bertako ekoizleak eta jangelak elkarlanean egitasmoaren berri eman zieten.