Zabaleta eta Elezkanoren alde gaur Irurtzunen

Guaixe 2016ko abe. 23a, 13:35

Mendizabal III.aren eta Barriolaren kontra jokatuko dute Binakako Txapelketako 4. jardunaldiko partida, Irurtzungo Biaizpe pilotalekuan (22:00etan, ETB1)

Binakako 4. jardunaldiko partida bat ostiralean jokatuko da, 22:00etan (ETB1) Irurtzunen. Elezkanok eta Zabaletak Mendizabal III.a eta Barriola izango dituzte aurkari. Jose Javier Zabaleta Etxarrengoa da, baina ikasketa guztiak Irurtzunen egin ditu eta Irurtzungo pilota klubekoa izan da beti. Hortaz, ostiralean Zabaletak etxean jokatuko duela esan genezake.
Bi bikoteek puntu bakarra dute eta Irurtzunen jokoan dagoena bereganatzea, hori nahi dute biek. Hortaz, dena ematera aterako dira. Partida lehiatua izango da eta bi atzelarien arteko lehia, Zabaleta eta Barriolarena, ikusteko zoratzear daude pilota zaleak.

Jaialdia zabaltzen duen partidan beste pilotari arakildar bat ikusteko aukera izango dute zaleek. Martijak Gorkarekin osatuko du bikoa, Lasoren eta Ladis Galarzaren kontra aritzeko.

GaurkoIrurtzungo pilota jaialdia (ostiralean, 22:00etan, Irurtzunen)
Gorka-Martija / Laso-Ladis Galarza
Mendizabal III.a-Barriola / Elezkano II.a-Zabaleta