Korrika 20.a bitan pasako da ibarretik, bietan gauez

Guaixe 2017ko urt. 10a, 08:59
20 Korrikaren ibilbide guztia.

Bat eta zuk hitzak lotu eta hori da aurtengo Korrikaren leloa: Batzuk. AEK-k lelo horrekin euskarara batzeko deia egin nahi du. Eta gonbidapen hori herriz herri 10 egunez eramanen du Korrika 20k. Martxoaren 30ean, ostegunean, abiatuko da Otxandiotik eta apirilaren 9an despedituko da Iruñean. 2.535 km-ko ibilbidea.

Edizio honetan ere Korrika bitan pasako da Sakanatik. Aurreneko eguna, apirilaren 4ean izanen da, asteartean. 3:14ean Basaburua aldetik Irurtzunera iritsiko da eta handik Etxeberrirantz joko du Zuarrarratetik Lekunberrirantz joateko. Korrika 20 Sakanan sartzen den bigarren aldia ibarra Ziorditik Errotzera zeharkatuko du, euskararen aldeko lasterkaldiko azken bi egunetan. Apirilaren 8an, larunbatean, 22:00ak aldera iritsiko da Korrika Ziordira eta bost ordutan Sakana zeharkatu ondoren Erroztik 3:02an aterako da. Korrika 20 Iruñerrira, Berriozarrera zehazki, 5:00ak aldera iritsiko da eta eskualde guztia inguratu ondoren, 12:30ean, Iruñeko helmugara iritsiko da euskararen aldeko lasterketako lekukoa.

Ordutegia

Apirilak 4 Asteartea
Herria Ordua
Latasa 02:42:00
Irurtzun 03:14:00
Astitz 04:29:00
   
Apirilak 8 Larunbata
Araia 21:05:00
Olatzagutia 22:33:00
Altsasu 22:57:00
   
Apirilak 9 Igandea
Etxarri Aranatz 00:16:00
Uharte Arakil 01:30:00
Etxarren 02:32:00
Errotz 03:02:00