Helduek album ilustratuak egiten ikasteko

Guaixe 2017ko urt. 12a, 13:08

Helburu horrekin Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak album ilustratu bat sortzeko helduendako lantegia antolatu du. Otsailaren 11n, larunbatean, 10:30etik 13:30era izanen da, Arbizuko liburutegian. Yolanda Arrieta idazleak eta Aitziber Alonso ilustratzaileak emanen dituzte azalpenak. Mank-ek Arbizuko Udalaren laguntzaz antolatutako lantegia Nafarroako beste euskara zerbitzu batzuekin antolatutako Etxepare Saria egitasmoaren barruan dago. Orain arte albumak sortzeko tailerrak soilik haurrendako antolatu izan ditu Mank-ek. Hau da, helduei zuzendutako aurreneko tailerra.

Izen ematea
Otsailaren 3ra arte, 948 017 777 edo liburutegia@arbizu.eus


Bi sortzaileak

Yolanda Arrieta idazketa sortzailearen inguruko tailerrak gidatzearekin batera, zenbait liburu argitaratu ditu haur eta gazte literaturan zein helduenean. Aurten haur eta gazte literaturako Euskadi saria irabazi du. www.nitikgura.com gunean jarrai daiteke bere ibilbidea. 



Aitziber Alonso, berriz, Arte Ederrak ikasi zituen eta urtetan Artelekun eta Galtzagorrin aritu da bera lanak egiten, besteak beste, irakurketa aretoendako eszenografiak sortzen. Egun ilustraziora dedikatzen da eta bere lan batzuk www.aitziberalonsoilustracion.blogspot.com blogan aurki daitezke.