Nafarroako Lan Autonomoaren Plana, 2017-2020 aurkeztuko dute Altsasun hilaren 20an. Plana jasotzen duen dokumentuak 57 neurri biltzen ditu, indarrean dauden batzuk eta berriak. Plan egingarria eta erabilgarria izan nahi du, guztia langile autonomoaren lan baldintzak hobetu, lan autonomoa sustatu eta egonkortzeko izan daitezen.
Izan ere, Nafarroako Gobernuak autonomoen lana aztertu eta hainbat ikuspuntutatik esku hartzea erabaki du. Horretarako, Lan Autonomoaren Nafarroako Kontseiluaren elkarlan eta adostasunarekin landu du plana foru administrazioak. Nafarroako Gobernuaren Enplegu Zerbitzuak, Cederna-Garalurrekin batera, antolatu dute aurkezpena eta hara joaten direnekin zuzeneko harremana izateko aukera eskaini nahi du. Krisiaren eragina, administrazioendako dituzten eskaerak, autonomoen beharrak eta gabeziak, autonomoen elkarteek nola eragin dezaketen, plana nola aberastu daitekeen eta beste hainbat gai landuko dira aurkezpenaren akaberako solasaldian.
Izen ematea
Doakoa da baina aldez aurretik helbide honetan eman behar da izena.