Binakako 8. jardualdia jokoan: Zabaleta Jakarekin arituko da gaur Mungian

Guaixe 2017ko urt. 18a, 08:47
Zabaletak Jaka izango du bidaide.

Altuna eta Barriola izanen dituzte aurkari

Binakako 8. jardunaldia gaur abiatuko da, Mungian jokatuko den jaialdiarekin. Danel Elezkanok eskuin orkatileko lesioaz osatzen jarraitzen duenez, Erik Jakak ordezkatuko du gipuzkoarra gaurko lehian. Horrela, Erik Jakak eta Jose Javier Zabaletak Jokin Altuna eta Abel Barriola izango dituzte aurkari 17:00etan hasiko den jaialdian.

Lau puntu dituzte Altuna III.ak eta Barriolak eta hiru puntu, aldiz, Elezkano II.ak eta Zabaletak. Ezkurdia eta Merino II.aren kontra azken partida galtzetik datoz Erik Jaka eta Zabaleta, eta sailkapeneko goiko postuei begiratzeko laugarren puntua lortu nahi dute. Bere aldetik, Altunak eta Barriola txapelketa bikaina egiten ari dira eta euren bosgarren puntua bildu nahi dute. Zalantzarik gabe, partida lehiatu eta bizia espero da gaur Mungian.

Txapelketari dagokionez, Binakako hasierako ligaxkako lehen buelta jokatuta, esan daiteke Aspeko bikoak direla nagusi, sailkapeneko lehen lau postutan baitaude Aspekoak –Irribarria-Rezusta, Ezkurdia-Merino II.a, Altuna III.a-Barriola eta Elezkano II.a-Zabaleta–. Nolanahi ere, Asegarcekoek ez dute etsi nahi eta bigarren buelta honetan sailkapenari buelta eman nahi diote.