Imaz txapeldunordea Zangozan

Guaixe 2017ko urt. 24a, 08:52

Zangozako lau t´erdiko kimuen finalean Sarasibarren kontra 18 eta 6 galdu zuen Aldabidekoak

Asteburuan Zangozako lau t´erdiko Txapelketako finalak jokatu dira. Kimuen mailan, Aldabideko Imazek Oberenako Sarasibar izan zuen aurkari. Txapela Sarasibarrek jantzi zuen, Imazi 18 eta 6 irabazi eta gero.

Bestalde, Zizurko Lau T´erdian, kimuen mailan, Amanok (Aldabide) 16 eta 3 irabazi zion Albisuri (Alde Zaharra).