Joan den urtea 1.252 sakandar langabezian genituela hasi genuen. Despeditu, berriz, 1.168rekin. Nafar Lansaren izena emandakoak 84 gutxiago izan ziren. 2016an ibarreko bederatzi herrietan jaitsi zen langabezia: Irañeta, Uharte Arakil. Arruazu, Arbizu, Iturmendi, Urdiain, Altsasu, Olatzagutia eta Ziordia. Gainontzeko seietan igo egin zen. Ehunekoa pixka bat jaitsi bada ere, langabetuen ia erdia altsasuarrak dira.
Joerari jarraituz, pixkanaka, langabezia emakume aurpegia hartzen ari da. Urtean zehar zenbait hilabetez hamar langabetutik sei ziren emakumezkoak. 2016ako abenduaren 31n ibarreko 1.168 langabeetatik 665 emakumezkoak ziren, %56,03. Urte betean Nafarroko Enplegu Zerbitzuan izena emanda zeuden emakumezkoak 36 gutxiago ziren; langabezia jaitsieraren %42,86. Aurreko urtea 503 gizonezkoa langabezian zeudela despeditu genuen, %43,07. Urte betean 48 gizonezko gutxiago zeuden Nafar Lansareren zerrendetan, Sakanako langabeziaren jaitsieraren %57,14.
2016 urteak berretsi duen beste joera bat hauxe: zenbat eta adin handiagoa izan orduan eta zailagoa lana opatzea. Ibarreko langabeen erdia, %50,68 (0,2 puntu gehiago), 45 urte edo gehiago zituen urte akaberan: 592, aurreko urteko azken egunean baino 40 gutxiago. 25 eta 44 urte artekoen adin taldean 452 (%38,7; 1,56ko jaitsiera) sakandar zeuden urte akaberan lan bila, aurrekoan baino 52 gutxiago. Azkenik, gazteen lana opatzeko zailtasunaren adierazle da 25 urte baino gutxiagokoen adin tartea izan dela 2016an langabetuetan igo dena: 124 (%10,62; 1,35 puntuko igoera), aurreko urtean baino 8 gehiago.
Sektoreei erreparatuta, aldaketa gutxi. Hamar langabetu sakandarretik seik, %60,62 (0,72ko igoera), zerbitzuen sektorean lan egin nahiko luke; 708 hain zuzen ere, aurreko urtean baino 42 gutxiago. Industrian aritzeko prest zeuden ibarreko langabeak %25,43 ziren (0,43 gehiago); 297, 2016ko lehen egunean baino 16 gutxiago. Eraikuntzan lan egiteko lan eskaerak %5,39 ziren (1,08 gutxiago); 63, urte baten bueltan 18 gutxiago. Bestetik, lehen sektorean lan egiteko interesa langabeen %1,88k izan zuen (0,36 puntu gutxiago), 22 sakandar, 6 gutxiago urte betean. Aurretik lan eskarmenturik ez izan eta aurreneko lanpostua lortu nahi zutenak urte akaberan %6,68 ziren (0,29 gehiago); 78 sakandar, aurreko urtean baino bi gutxiago.
Udalerria | 2016-12-31 | 2015-12-31 | Aldea | ||
Guztira | Sak % | Guztira | Sak % | ||
Altsasu | 543 | 46,49 | 619 | 43,37 | -76 |
Arakil | 43 | 3,68 | 40 | 3,43 | 3 |
Arbizu | 51 | 4,37 | 54 | 4,07 | -3 |
Arruazu | 4 | 0,34 | 5 | 0,32 | -1 |
Bakaiku | 15 | 1,28 | 13 | 1,2 | 2 |
Ergoiena | 14 | 1,2 | 11 | 1,12 | 3 |
Etxarri Aranatz | 127 | 10,87 | 123 | 10,14 | 4 |
Irañeta | 5 | 0,43 | 7 | 0,4 | -2 |
Irurtzun | 152 | 13,01 | 149 | 12,14 | 3 |
Iturmendi | 16 | 1,37 | 19 | 1,28 | -3 |
Lakuntza | 53 | 4,54 | 48 | 4,23 | 5 |
Olatzagutia | 83 | 7,11 | 96 | 6,63 | -13 |
Uharte Arakil | 33 | 2,83 | 37 | 2,64 | -4 |
Urdiain | 21 | 1,8 | 22 | 1,68 | -1 |
Ziordia | 8 | 0,68 | 9 | 0,64 | -1 |
Sakana | 1168 | 100 | 1252 | 93,29 | -84 |
Langabezia. Generoa | |||||
2016-12-31 | 2015-12-31 | Aldea | |||
Kopurua | % | Kopurua | % | ||
Gizonezkoak | 503 | 43,07 | 551 | 44,01 | -48 |
Emakumezkoak | 665 | 56,93 | 701 | 55,99 | -36 |
1168 | 1252 |
Langabezia. Adina | |||||
2016-12-31 | 2015-12-31 | Aldea | |||
Kopurua | % | Kopurua | % | ||
<25 | 124 | 10,62 | 116 | 9,27 | 8 |
25-44 | 452 | 38,7 | 504 | 40,26 | -52 |
>=45 | 592 | 50,68 | 632 | 50,48 | -40 |
1168 | 1252 |
Langabezia. Sektoreak | |||||
2016-12-31 | 2015-12-31 | Aldea | |||
Kopurua | % | Kopurua | % | ||
Lehen sektorea | 22 | 1,88 | 28 | 2,24 | -6 |
Industria | 297 | 25,43 | 313 | 25 | -16 |
Eraikuntza | 63 | 5,39 | 81 | 6,47 | -18 |
Zerbitzuak | 708 | 60,62 | 750 | 59,9 | -42 |
Aurretik enplegurik gabe | 78 | 6,68 | 80 | 6,39 | -2 |
Sakanakoa Nafarroako langabeziaren % | ||
Urtea | % | |
2016 | 2,92 | |
2015 | 2,9 | |
2014 | 3,43 |
Langabeziaren garapena | |||
Data | Guztira | Gizonezkoak | Emakumezkoak |
2009 / 06 | 1230 | 619 | 611 |
2009 / 12 | 1342 | 630 | 712 |
2010 / 06 | 1438 | 666 | 772 |
2010 / 12 | 1500 | 672 | 828 |
2011 / 06 | 1505 | 698 | 807 |
2011 / 12 | 1603 | 764 | 839 |
2012 / 06 | 1661 | 794 | 867 |
2012 / 12 | 1864 | 924 | 940 |
2013 / 06 | 1842 | 941 | 901 |
2013 / 12 | 1770 | 898 | 872 |
2014 / 06 | 1545 | 701 | 844 |
2014 / 12 | 1639 | 801 | 838 |
2015 / 06 | 1281 | 545 | 736 |
2015 / 12 | 1252 | 551 | 701 |
2016 / 06 | 1097 | 430 | 667 |
2016 / 12 | 1168 | 503 | 665 |
Kontratazioetan, gizonezkoenak behera
Joan den urtean sakandarrek 7.435 kontratu sinatu zituzten, aurrekoan baino 443 gutxiago, %5,62 gutxiago. Nafarroan, berriz, kontratazioak %5,52 igo ziren. Gizonezkoen kontratazioak behera egitean generoen arteko parekotasuna lortu da, eta kontratuak erdibana banatzen dira emakumezkoen (%49,94) eta gizonezkoen (%50,06) artean. Bestalde, azken hiru urteetan joera bera mantendu da: Sakanan sinatutako hamar kontratuetatik bederatzi (%93,93; 0,54ko jaitsiera) hasieratik aldi batekoa da. Joan den urtean mugagabe bihurtu ziren kontratuen %3,31 (0,42eko igoera). Azkenik, 2016an hasieratik mugagabe ziren kontratuak %2,76 izan ziren (0,16ko igoera)
Kontratu kopuru bera sinatuta ere, emakumezkoen langabezia handiagoa da, izan ere, gizonezkoek baino aldi baterako kontratu gehiago sinatzen dituzte (140). Gainera, emakumezkoen gizonezkoen baino sinadura gutxiago daude hasieratik mugagabeak diren kontratuetan (125-80) eta mugagabe bihurtzen diren kontratuetan (175-71).
Sakanan 2016an lan egiteko sinatutako kontratuen %54,12 zerbitzuen sektorean aritzeko zen . Industriak kontratuen %41,49 bereganatu zituzten . Eraikuntzako sektoreak kontratazioaren %3,59 hartu zituen. Eta, azkenik, lehen sektoreak %0,79. Ibarrean sinatutako kontratuak Nafarroakoen %2,08 izan ziren (0,24 gutxiago). Sakana herrialdeko populazioaren %3,15 gara.
Kontratuak. Generoa | |||||
2016 | 2015 | Aldea | |||
Kopurua | % | Kopurua | % | ||
Gizonezkoak | 3722 | 50,06 | 4163 | 52,84 | -441 |
Emakumezkoak | 3713 | 49,94 | 3715 | 47,16 | -2 |
Guztira | 7435 | 7878 | -443 |
Kontratuak. Motak | |||||
2016 | 2015 | Aldea | |||
Kopurua | % | Kopurua | % | ||
Hasi Mugagabe | 205 | 2,76 | 208 | 2,64 | -3 |
Hasi aldi baterako | 6984 | 93,93 | 7442 | 94,47 | -458 |
Mugagabe bihurtua | 246 | 3,31 | 228 | 2,89 | 18 |
Guztira | 7435 | 7878 | 443 |
Kontratuak. Sektoreak | |||||
2016 | 2015 | Aldea | |||
Kopurua | % | Kopurua | % | ||
Abeltzaintza | 59 | 0,79 | 32 | 0,41 | 27 |
Industria | 3085 | 41,49 | 3508 | 44,53 | -423 |
Eraikuntza | 267 | 3,59 | 205 | 2,6 | 62 |
Zerbitzuak | 4024 | 54,12 | 4133 | 52,46 | -109 |
Guztira | 7435 | 7878 | 443 |
Kontratuak. Sakanakoak Nafarroan sinatutakoen ehunekoa | ||||
Urtea | % | |||
2016 | %2,08 | |||
2015 | %2,32 | |||
2014 | %2,47 |
Kontratuak. Nafarroan | |
Urtea | Kopurua |
2016 | 357.723 |
2015 | 338.998 |
2014 | 293.979 |