Gizarte Zerbitzuen finantziazioa %69,43 hazi zen 2016an

Guaixe 2017ko ots. 3a, 08:34
Jendea Arbizuko txistor egunean.

Ibarreko hiru mankomunitateak finantzatzeko, Babestutako Gizarte Enpleguko (BGE) proiektuetarako eta gizarte-larrialdietarako (Burunda mendebaldekoak soilik) 1.030.407,35 euro izan ziren. 36 pertsona kontratatu zituzten udalek.

Gizarte Eskubideen Departamentuak Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak finantzatzeko 21,7 milioi euro bideratu zituen joan den urtean, 2015ean baino %41,83 gehiago. Iturri beraren arabera Irurtzun aldeko, Etxarri Aranatz aldeko eta Burunda mendebaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateek jasotakoa 2015arekin alderatuta Nafarroaren bataz bestekoaren gainetik dago, %69,43 izan baitzen, 608.166,72 eurotik 1.030.407,35 eurora pasaz.

Dirutza horretatik 599.233,80 euro Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateek eskaintzen dituzten oinarrizko lau programak garatzeko izan ziren. 2015ean baino %16,26 gehiago. Honakoak dira lau programak: harrera eta gizarte-orientazioa, autonomia pertsonala eta dependentziari arreta, haurtzaroa eta gizarteratzea. Babestutako Gizarte Enplegua programak garatzeko %298.30 gehiago jaso zuten mankomunitateek, 369.458,82 euro hain zuzen ere.

2012tik 2015era arte Nafarroako Gobernuak modulua 1.200 eurotan izoztu zuen, baina joan den urtean 1.568,88 eurora igo du. Horren ondorioz 30 mankomunitateren finantziazioa igo da, tartean Sakanako hiruena. Aurtengo finantzazioa irizpide berriekin eginen da. Hala ere, Gizarte Eskubideen  Departamentuaren aurtengo lan ildoetako bata Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Arretaren berrikuspena eta inklusio planaren onarpena dira. “Horiek gizarte zerbitzuen ekintza estrategikoak kokatzeko balioko dute, baita finantziazio, prestazio eta langileri arlotan benetako beharrak zein diren zehaztea ere.

Sakanako mankomunitateen finantziazioa 2015 -2016      
Mankomunitatea Oinarrizko programak 2015 BGE 2015 BGE 2016 Larrialdi laguntzak Oinarrizko programak 2015
2016 Burunda mendebaldea 180.176,20 39.039,03 145.408,15 31.000,00 200.150,32
Irurtzun 195.558,27 30.752,39 128.908,13 18.364,73 243.936,93
Etxarri Aranatz 139.673,90 22.966,93 95.142,54 12.350,00 155.146,55
Guztira 515.408,37 92.758,35 369.458,82 61.714,73 599.233,80

 

Oinarrizko programak, aldea 2015-2016    
Mankomunitatea 2015 2016 Aldea %
Burunda mendebaldea 180.176,20 200.150,32 11,09
Irurtzun 195.558,27 243.936,93 24,74
Etxarri Aranatz 139.673,90 155.146,55 11,08
Guztira 515.408,37 599.233,80 16,26

 

Babestutako Gizarte Enplegua, aldea 2015-2016  
Mankomunitatea 2015 2016 Aldea %
Burunda mendebaldea 39.039,03 145.408,15 272,47
Irurtzun 30.752,39 128.908,13 319,18
Etxarri Aranatz 22.966,93 95.142,54 314,26
Guztira 92.758,35 369.458,82 298,30

 

Obren eta interes orokorreko edo sozialeko deialdia
Udala Kontratuak Diru-laguntza
Altsasu 8 47.952,00
Arakil 3 17.982,00
Etxarri Aranatz 3 11.988,00
  1 5.994,00
Irurtzun 4 20.979,00
  1 4.370,62
Olatzagutia 3 17.982,00
  1 2.451,55
Uharte Arakil 1 3.996,00
  1 2.587,41
Ziordia 2 5.994,00
Guztira 27 142.276,58



30 urtez azpikoen kontrataziorako deialdia
Udala Kontratuak Diru-laguntza
Altsasu 2 6.400,00
Arakil 1 4.800,00
Lakuntza 2 3.315,00
  1 4.800,00
  1 2.400,00
Uharte Arakil 2 3.350,10
Guztira 9 25.065,10