Preferente maila: Lagun Artea eta Etxarri, punturik gabe

Guaixe 2017ko ots. 6a, 13:17
Etxarri Aranatzek Bidezarra liderraren kontra jokatuko du asteburuan.

Preferente maila. 18. jardunaldia: Doneztebe 4 – Lagun Artea 0 / Beriain 2 – Etxarri Aranatz 1

Preferente mailako 18. jardunaldiak ez du punturik utzi talde sakandarretan. Donezteben, partida oso lehiatua jokatu zuten Doneztebek eta Lagun Arteak, lehen zatian batez ere. Atezainaren errebote bat probestuz aurreratu zen Doneztebe, eta atsedenaldira joan baino lehen bigarrena sartzeko aukera izan zuten etxekoek. Bigarren zatian jokaldi politak sortu zituzten bi taldeek eta parez pare aritu ziren. Baina Doneztebek hirugarren gola sartu eta arbitroak Lagun Arteako Markel jokalaria aldageletara bidali ondoren ondoa jo zuten lakuntzarrek eta laugarren gola sartu zuen Doneztebek (4 eta 0). Emaitzak ez du islatzen zelaian egon zen parekotasuna, baina kontua da punturik gabe itzuli zirela lakuntzarrak.

Beriainen jokatutako partida ere oso lehiatua izan zen. Euria eta haizea izan ziren protagonistak, eta Beriaingoak hobeto egokitu ziren egoera horretara eta baloiaren jabetza hartu zuten. Zazpigarren minuturako aurreratu ziren Beriaingoak eta horrela joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatia hasi eta berehala berdintzea lortu zuen Goikoetxeak. Beriain kontraerasoak sortzen saiatu zen eta horietako batean garaipenaren gola sartu zuten. Eta horrela despeditu zen partida.

Bidezarrak jarraitzen du preferente mailako lider (43 puntu). Lagun Arteak hirugarren postuan jarraitzen du (30 puntu) eta Etxarri Aranatz 9.a da (25 puntu). Asteburuan Lagun Arteak 27 punturekin sailkapenean 5.a den Beriainen kontra jokatuko du eta Etxarri Aranatzek Bidezarra liderra hartuko du etxean.