Rural Kutxak 2017ko taldea aurkeztu du

Guaixe 2017ko ots. 13a, 08:21

Amateur taldeko bi nafar bakarrak Aramendia iturmendiarra eta Odei Juango lakuntzarra dira

Ostegun arratsaldean aurkeztu zituzten, Iruñeko Baluarten, Rural Kutxa-Seguros RGA talde profesionala eta talde amateurra. Juan Mari Guajardo speaker altsasuarrak egin zituen aurkezpen lanak goitik behera beteta zegoen Baluarteko aretoan.

Floren Esquisabel da Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko presidentea. Talde profesionalak 20 txirrindulari ditu, Jose Migel Fernandez eta Eugenio Goikoetxea kirol zuzendarien aginduetara. Txirrindulari horietatik bakarra da nafarra, Ilunberriko Josu Zabala. Talde berritua da, gaztea, eta ilusioz beteta daudela nabarmendu zuen Goikoetxeak. “Taldeak egonkortasuna lortu du eta nazioarte mailan ere izena lortu du. Guztion lanarekin ibilbide honetan jarraitzea da helburua”.

Amateurrean bi nafar, Aramendia eta Juango sakandarrak
Bestalde, Rural Kutxa talde amateurrean 25 txirrindulari ditu, bere aginduetara, Alberto Mazkiaran zuzendari altsasuarrak. Talde oso gaztea da. Horietatik soilik bi dira nafarrak, eta sakandarrak biak, Odei Juango lakuntzarra (1995-11-06) eta Eneko Aramendia iturmendiarra (1997-03-02). Juangok hirugarren denboraldia osatuko du Rural Kutxan eta Aramendiak bigarrena. 25 txirrindularitzako plantillatik 16 dira berriak eta 9k jarraitzen dute. Aipatzekoa da aurten Burunda Txirrindularitza Klubetik ez dela txirrindularirik igo Rural Kutxara.

Rural Kutxa-Seguros RGA talde amateurra 2017
Jarraitzen dute: Pablo Alonso, Eneko Aramendia, Iker Azkarate, Pablo Benito, Xavier Cañellas, Carlos Cobos, Odei Juango, Mauricio Moreira eta Aitor Rodríguez.
Berriak: Álex Burdoy, Alejandro Caro, Germán Castell, Franklin Chacón, Álvaro Cuadros, Javier Fuentes, Abel Gebrehiwet, Arturo Grávalos, Pol Hervás, David Martín, Sergio Martín, Óscar Pelegrí, Jaume Sureda, Szymon Tracz, Gonzalo Serrano eta Freddy Ovett.
Zuzendaria: Alberto Mazkiaran.