Udalek militarren maniobrak salatu dituzte

Guaixe 2017ko ots. 15a, 13:36

Militarrak Altsasutik pasa ziren ilbeltzean.

Uharte Arakilgo, Arbizuko eta Etxarri Aranazko Udalek ohar bateratua zabaldu dute. Ainara Aiestaranek (Uharte Arakilgo alkatea), Karmele Marañonek (Arbizuko alkatea) eta Eneka Maizek (Etxarri Aranazko alkatea) “ Espainiako Armadak, Nafarroan, otsailaren 15-16 bitartean, antolatu dituen maniobrak eta mugimenduak” salatu dituzte. Hiru alkateek adierazi dutenez, “ez dugu militarrek gure herrietan martxa, maniobra edo gerrarako probarik egiterik nahi, gizarte baketsu eta desmilitarizatu eredu baten alde lanean ari garelako. Gauzak horrela, gure herrietatik joateko exijitu nahi diogu Espainiako Armadari”.

Erlazionatuak