Zabaletak eta Elezkanok materiala aukeratu zuten atzo

Guaixe 2017ko ots. 16a, 08:35

Victor eta Albisuren kontra jokatuko dute ostiralean Irunen

Binakako Hasierako Ligaxkako 12. jardunaldian Danel Elezkanok eta Jose Javier Zabaletak Victor eta Jon Ander Albisu izanen dituzte aurkari ostiralean Irunen. Atzo material aukeraketa egin zuen laukoteak Irungo Uranzu pilotalekuan. Aspekoek 106,8, 106,1 eta 106,3 gramoko pilotak aukeratu zituzten eta Asegarcekoek 105,1, 105,2 eta 106,3 gramokoak. Elezkanok eta Zabaletak 5 puntu dituzte eta Victorrek eta Albisuk 6. Beraz, urrezko puntua da ostiralean Irunen jokoan dagoena, sailkapenean eragin zuzena izango duena.