Jon Gorriti Malerrekako txapelduna

Guaixe 2017ko ots. 27a, 14:39

Azpirirekin bikotea osatuta 22 eta 18 gailendu ziren Salaberria eta Arratibelen kontra, 15. Malerreka Pilota Txapelketako finalean

Doneztebeko frontoian jokatu ziren, larunbatean, 15. Malerreka Pilota Txapelketako finalak. Benjaminen, kimuen, haurren, kadeteen jubenilen, seniorren eta eliteen mailan jokatu da aipatu txapelketa. Eliteen mailan Azpirirekin (Elorrio) osatu zuen bikoa Jon Gorriti uhartearrak (Erreka). Final oso estuan, Salaberria (Erreka) eta Arratibel (Tolosa) izan zituzten aurkari. Txapela Sakanara ekarri zuen Gorritik, berak eta Azpirik 22 eta 18 irabazi baitzieten Salaberriari eta Arratibeli.

Zizurko lau t´erdian Murgiondo finalera
Asteburuan Zizurko lau t´erdiko finalerdiak jokatu dira. Benjaminen I. Mailan Lasok (Irurtzun) 16 eta 5 hartu zuen menpean Camara (Urbion), gazteen mailan Goikoetxeari (Aldabide) 16 eta 18 irabazi zion Azpitartek (Intxurre) eta seniorretan Urmenetari (Eple Errenteria ) 6 tantotan utzi zion Murgiondok (Aldabide).