Slow Fashion Next plataformaren Crowdfunding kanpaina

Ilazki Martirena 2017ko mar. 3a, 08:21

kolaboratzaileak

Oraingoan Slow Fashion Next plataformak abian jarri duen Crowdfunding
kanpaina izanen dut hizpide. Crowdfunding hitz ingelesa da; finantziazio kolektiboa adierazten du. Eta kanpaina honekin lortu nahi da Moda Iraunkorreko Direktorioa erreferentzia izan dadin eta herritar guztiek informazio puntu bat izan dezaten.

Ekimena Slow Fashion Next, Espainiako Moda Iraunkorreko plataforman jaio da. Gema Gómez zuzendariak dio: “Moda Iraunkorreko Direktorioa erreferentea izango da moda munduan: modako idazleen, estilisten, argazkilarien, kontsumitzaileen, kazetarien, blogarien, instagramersen, eta abarren eskura egonen da. Bertan informazioa sailkatua aurkituko dute; gardentasuna eta erraztasuna eskaini nahi den webgunea sortu nahi dugu”.

Verkami-ren webgunean aurkitu ahal izango duzue kanpaina. Sartzerakoan,"Bienvenidos a las Marcas de Moda con Impacto Positivo by Slow Fashion Next" bilatu behar da. Bi eratako hartzaileentzat dira:
· Kontsumitzaileentzat: 7 €-ren truke, direktorioaren lehendabiziko bi asteetan %20ko deskontua izanen da jantzi marka guztietan. Horrela, ekoizpen-kate guztian ingurumena errespetatzen duten enpresak garatzen lagunduko da.
· Marka eta moda iraunkorreko dendentzat: Moda iraunkorreko markak direktorioan parte izan daitezke urtean 35 € ordainduta. Eta slowfashionnext.com plataformatik eskainitako ikastaroetan %15eko deskontuak izango dituzte. Bezeroaren aurrean sinesgarritasuna lortzea eta bezero berriak erakartzea da jarriak dituen beste helburuak.

Moda iraunkorreko 8 markak baieztatua dute beren parte hartzea direktorioan: Skunfunk, Project IOU-a, Thinking Mu, CoShop, Elisa Muresan, El Naturalista, to Slow MOve eta Agua Style Berdea.

Beraz, animatzen zaituztet Crowdfunding honetan parte hartzera eta honekin batera moda munduko aldaketetan zuzeneko parte izatera. Nire marka, nola ez, parte izanen da eta bere ekarpena egingo du. Direktorio honetan parte hartzeko orduan zalantzarik sortuz gero, info@slowfashionnext.com helbidera idatzi eta argituko dizuete. Eskerrik asko.