Nafarroako PPk kongresua Iruñeko Baluarten eginen du martxoaren 25ean. Popular nafarrek Ana Beltran Villalva izendatuko dute euren presidente. Beltran izan da Nafarroako PPko lehendakaritzarako kideen nahikoa babes lortu duen hautagai bakarra. PPk Etxarri Aranatzen duen zinegotzi Juan Antonio Extremera Apestegiak ere bere hautagaitza aurkezteko asmoa izan zuen, baina ez zuen afiliatuen nahikoa babes lortu eta hautagaitza erretiratu zuen. Hala ere, Beltranek eta Extremerak akordioa lortu dute. Diario de Noticias egunkariak jakinarazi duenez, Nafarroako popularren 7. kongresuan ateratzen den 22 kideko zuzendaritzako bost Extremeraren aldekoak izanen dira.