Zuzendari ugarik zuzendutako banda

Guaixe 2017ko martxoaren 8a

Hori bihurtu zen Haize Berriak banda Altsasuko hiri-inauteriko ospakizunean, larunbatean. Sakanako bandako musikariak zuzendaririk gabe agertu ziren Foru plazan eta animatzen ziren herritarren esanetara makina bat pieza jo zituzten. Gazte eta heldu izan ziren musika banda bat zuzentzeko aukera galdu nahi izan ez zutenak.