Iruñeko Txantrea auzoko Arturo Kanpion eskola publikoko hainbat gurasok sustatuta sortu zen Arturo Kanpion Abesbatza 2004. urtean. 34 kidez osatutako korala Mikel Lunbreras Etxeberriaren esanetara aritzen da. Euskal Herrian eta kanpoan zabaldu du bere errepertorio zabala; askotariko gai eta formako 90tik gorako obra polifoniko biltzen ditu. Musikaren bidez munduko hizkuntza askotara hurbildu diren arren, euskara eta gaztelania dira abesbatzaren errepertorioaren oinarria.