Larunbata eta igandea Altsasuko Burunda pilotalekua merkatalgune bihurtu zen Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen elkartearen eskutik. Ibarreko bigarren stock azokak jende ugari jaso zuen. Haiek 14 dendetan erosteko aukera izan zuten. Altsasuko Dendari Elkarteko Elena Aldasorok azaldu digunez, “helburuak bete” dira. “Orokorren pozik gaude emaitzarekin, esperotakoaren antzekoa izan da,” gaineratu du Aldasorok. Jakina denda batzuek besteek baino gehiago saldu zuten. Aurtengo berrikuntzetako bat haurren txokoa izan zen eta harrera ezin hobea izan du. Hura antolatu duten Altsasuko Peñak oso pozik daude.