Sakandarrak V. Aranguren Bailarako Duatloian
1.Iñigo Sevillano (Arenas): 49:24
3.Sergio Garcia de Eulate (Sak): 49:38
4.Mikel Astiz (Saltoki) 49:48
19.Juan Luis Maiza (Sak): 52:48
20.Fco. Javier Gomez (Sak): 52:55
38.Juan Carlos Gomez (Sak): 55:29
44.Mikel Lakuntza (Sak): 56:06
Asteburuan Arangurengo Duatloia jokatu da (5 km korrikan, 15 km bizikletan eta 2,5 km korrikan). 148 duatletek lortu zuten proba bukatzea, Arenas taldeko Iñigo Sevillano buru zela (49:24). Sakandarrek lan bikaina egin zuten. Sakana Triatloi taldeko Sergio Garcia de Eulate altsasuarra hirugarrena sailkatu zen (49:38) eta Saltoki Trikideak taldeko Mikel Astiz ihabardarra laugarrena (49:48).
Larunbatean, Altsasun
Larunbatean jokatuko da Sakana Triatloi Taldeak antolatutako Altsasuko Duatloia. Goizean kategoria txikikoen probak izango dira, Nafar Kirol Jolasetarako baliagarriak, eta, arratsaldean, proba nagusia.