Katarain eta Munarriz Zuzenieneko Top-10-ean

Guaixe 2017ko mar. 15a, 08:43

Beñat Katarain seigarrena sailkatu zen eta Aritz Munarriz hamargarrena

Sakandarrak IX. Zuzenien Igoera Bertikalean (3,3 km)
1.Imanol Goñi (Ea): 32:44
6.Beñat Katarain (Lak): 36:01
10.Aritz Munarriz (Etx): 36:45
40.Asier Reparaz (Arb): 43:15
86.Ander Rosado (Arb): 52:04

Sakandarrak Orioko mendi lasterketan (21 km)
1.Ruben Ruzafa (Aizarnazabal): 1:49:29
64.Fran Araña (Arb): 2:15:53
152.Asier Leiza (Arb): 2:33:59

Igandean jokatu zen, Azpeitian, XIV. Zuzenien Igoera Bertikala, 3,3 km-ko proba bertikal gogorra. 98 mendi korrikalarik hartu zuten parte eta Imanol Goñi eatarra gailendu zen (32:44). Sakandarrek lan ona egin zuten eta bi Top-10ean sartu ziren. Beñat Katarain lakuntzarra seigarren postuan sailkatu zen (36:01) eta Aritz Munarriz etxarriarra hamargarren postuan (36:45).

Arbizuarrak Orion
Orioko mendi lasterketan (21 km), aldiz, 311 korrikalarik hartu zuten parte eta Ruben Ruzafak zeharkatu zuen, lehendabizi, helmuga (1:49:29). Fran Araña arbizuarra 64.a sailkatu zen (2:15:53), lehen sakandarra.