Sakana pop rock lehiaketa 2017

guaixe.eus

Sakanako Pop-rock lehiaketak baditu datak

  Kultura  Lakuntza  Sakana
Sakanako Pop-rock lehiaketak baditu datak
Musikariak eta antolatzaileak elkartu ziren atzo. Argazkia: @LakuntzaUdala | Ikusi handiago | Argazki originala

Lakuntzako Udalak, La Banda del jefe Bigun taldeak eta Hatortxu Rockek antolatutako lehiaketan 11 talde sakandarrek eman dute izena. Azken horien ordezkariak antolatzaileekin elkartu ziren atzo. Lehiaketaren nondik norakoak argituta, egutegia ere zehaztu zuten ere. Sakanako Pop-rock lehiaketak hiru kanporaketa izanen ditu apirilaren 22an (larunbata), 28an (ostirala) eta 29an (larunbata). Hiru talde onenak maiatzaren 6an (larunbata) jokatuko den finalean ariko dira.

Kanporaketetan talde bakoitzak 15 eta 25 minutu arteko emanaldia eskaintzeko aukera izanen du. Parte-hartzaileek euren lau kanta aurkeztu beharko dituzte eta emanaldiaren gainontzeko tartea bertsioekin osatu dezakete. Saio guztiak Lakuntzako kultur etxean izanen dira eta sarrerak bi eurokoak izanen dira. Lortutako dirua sarietara bideratuko da. Gainera, sarrerak ikusleei botoa emateko eskubidea emanen die. Izan ere, ikusleen botoek epaimahaikide baten botoak adina balioko du.

11 parte-hartzaileak
Shokdown, SLD, Embajada, Brutal Room, Atzapa Rock, Unnamables, Alerta Gorria, Dentera, KasKataKo, Zintz eta Garabatos.

Sariak
1. Diskoa grabatzeko 40 orduko grabaketa antolakuntzak aukeratutako musika-estudio batean. Master-kopia edo nahasketa, taldearen kontura.

2. Abesti baten produkzioa eta grabaketa egiteko 8 orduko jardunaldia musika-estudio batean, ekoizle profesionalarekin.

Sari berezia: Hatortxu Rock 20n kontzertua ematea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak