Uncillaren eta Villarren Quick Step-Telco´m Gimex taldea aurkeztu dute

Guaixe 2017ko mar. 15a, 09:58

Txirrindulari gazteak trebatzea da taldearen asmoa

Astearte arratsaldean aurkeztu zuten 23 urtez azpiko afizionatuen Quick Step-Telco´m Gimex taldea. Juan Salas managerrak eta Luis Vicente Otin kirol zuzendariak nabarmendu zutenez, helburua “txirrindulari gazteak trebatzea da, biharko egunean aukera gehiago dituzten taldeetara salto egin dezaten”. Taldean hasi berriak diren txirrindulariak eta esperientzia gehiago dutenak egongo dira eta egutegi zabala izango dutela azpimarratu zuten arduradunek.
Tartean daude Burunda klub sakandarretik aurten afizionatuetara salto egin duen Alex Uncilla eta Pablo Villar sakandarrak.